}

Arraina, xurgagailu

2011/07/19 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Zenbait arrain espezieren xurgatze-mekanismoa ikuspuntu fisiologikotik eta funtzionaletik aztertzen dute Kaliforniako Unibertsitateko Peter Wainwrigh-en laborategian. Neurketa horietarako, Wainwrigh eta bere taldeak abiadura handian grabatu dituzte arrainak harrapakinak ehizatzen. Goiko bideoan, boga bat arrain txikiago bat irensten ageri da.

Butis butis espeziea ere aztertzen dute, espezie hori gai baita ahoz gora nahiz ahoz behera harrapakinak ehizatzeko. Eta beste espezie batzuk ere bai. Gustuko baduzue, Wainwrigh-en Youtubeko kanalean dituzue bideo gehiago.

Bideoa: Peter Wainwrigh

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia