}

Arrainak, beroak itota

2007/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arrainak, beroak itota
2007/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: B. Sheiko)

Ipar Itsasoaren hegoaldean Zoarces viviparus espezieko arrain asko hil zen uda-partean, ustez ura berotzearen ondorioz. Bada, gertaera hori ikertu dute Bremerhaven-en (Alemania), eta ikusi dute tenperatura igo ahala arrainari gero eta gehiago kostatzen zaiola arnasa hartzea, eta tenperatura batetik gora hil egiten dela (25 bat gradutik gora).

Dirudienez, beroarekin arrainaren metabolismoa azkartu egiten da, oxigeno gehiago behar du (eta ur beroak oxigeno gutxiago du); eta, horretarako, bihotzak azkarrago ponpatzen du odola. Egoera muturrera iristen denean, arrainaren gorputzak ezin du jasan eta itota hiltzen da.

Ikertzaileek uste dute litekeena dela antzeko zerbait gertatzea beste espezie batzuekin ere, hau da, ohiko tenperatura-tartetik gora itota hiltzea.

1
228
2007
2
021
Zoologia; Ingurumena
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia