}

Arrainak nola mantentzen diren sakonera jakin batean

2005/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

img hspace="5" src="Images/A209-008.jpg" vspace="5"/>

Arrain batzuk oso trebeak dira sakonera jakin batean mantentzen, mugitu ere egin gabe; bada, horretarako igeri-maskurian zer mekanismo gertatzen diren azaldu dute Liverpooleko ikertzaile batzuek.

Arrainek igeri-maskuriko gas-edukia aldatzen dute sakonerari eusteko, bakailaoak adibidez. Mekanismoa oso konplexua da; tarteko dira arteria- eta zain-sistema korapilatsu bat eta odoleko proteina berezi batzuk. Horiek maskuria putz dezakete, hau da, oxigeno gasa aska dezakete, oso presio altuan egonda ere –sakonera handian, alegia–.

Begiko erretinan ere antzeko mekanismo bat gertatzen omen da; baina, dirudienez, mekanismo hori zaharragoa da. Izan ere, mekanismoan parte hartzen duten odoleko proteina berezi horiek igeri-maskuria baino askoz ere lehenagotik daude arrainen begietan. Hori ikusita, arrainek hainbat sakoneratara egokitzeko nola eboluzionatu duten ikertzen dihardute buru-belarri.