Arrainek ere sortzen dute karbonatoa
2009/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Arrainek ere sortzen dute karbonatoa
2009/02/01 | Elhuyar
Planktona ez da kaltzio karbonatoa sortzen duen bizidun bakarra. Jakina zen arrain hezurdunek ere sortzen dutela karbonatoa hesteetan, baina kantitate txikiak ziren, ustez, eta datu hori ez zen inoiz sartu itsasoaren karbono-zikloaren kalkuluetan. Orain, Exeter Unibertsitateko fisiologo-talde batek aurkitu du arrainen karbonato-kantitatea handia dela, eta garrantzia duela karbono-zikloen kalkuluetan. Fisiologoen arabera, arrainen ekarpena itsasoko karbonatoaren % 3-15ekoa da.
1
250
2009
2
021
Biologia
Berriak labur
10
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia