}

Arratoi ezinduak sendatu dituzte zelula amak baliatuz

2006/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arratoi ezinduak sendatu dituzte zelula amak baliatuz
2006/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: A. Lasa)

Munduan lehenengo aldiz, nerbio-zelulak transplantatu dizkiete arratoi paralizatuei, eta horien mugitzeko ahalmena nabarmen hobetu dute.

Esperimentuan, zelula ama enbrionarioak hazi dituzte neuronen aitzindariak lortzeko. Behin neuronak sortuta, horietako 60.000 txertatu dizkiete 15 animaliako 8 arratoi-multzori. Horietako multzo bakoitzari era bateko edo besteko koktel kimikoa sartu diete, zelulen garapenean zer eragin duten aztertzeko. Konposatu horien laguntzaz, 60.000 neuronaren artetik % 20k lortu dute neurona motor bilakatzea. Horietatik % 1 sartu dira arratoien bizkarrezurrean, eta, azkenik, ehunka batzuek besterik ez dute lortu nerbio-zelulen arteko lotura berriak sortzea. Prozesu hori laguntzen duten konposatuen artean, AMP dibutril ziklikoa, roliprama eta GDNF izeneko hazkuntza-faktorea identifikatu dituzte, besteak beste.

Ikertzaileen arabera, esperimentuak agerian uzten du zelula ama enbrionarioak direla neurona motorrak sortzeko bidea, eta gizakiekin ere teknika horiek erabiltzearen alde agertu dira.

1
224
2006
10
022
Osasuna; Medikuntza
Berriak labur
8