Arrautzen forma
1998/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hegazti batzuen arrautzak oboideak dira eta beste batzuenak esferikoak. Zergatik? zerk erabakitzen du arrautzaren forma? Britania Handiko Bristol-go Unibertsitatean diharduen Tomas Szekely matematikariak dionez, dena errundako arrautza-kopuruaren araberako da.
Arrazoia argi eta garbi dago: errundako lekua eta arrautza-kopurua kontuan izanik, arrautzaren formari esker inkubazioan beroa ahalik eta gehiena gorde ahal izaten da. Usoak, adibidez, bi arrautza obalatu erruten ditu eta elkarri itsatsita egon daitezke. Esferikoak balira, hori egiterik ez luke izango.
Albatroek berriz, arrautza bakar eta esferikoa erruten dute eta inkubatzeko errazagoa da. Martin hegaztiak udare-formako arrautzak erruten ditu, labaretan egonkortasun handiagoa izan dezaten. Txirriek lau arrautza ipintzen dituzte aldika; erdia esferikoa eta beste erdian punta dutenak, elkarrekin oso egoki pilatzen direlarik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia