}

Artizarraren iragatea ikusteko mendeko azken aukera

2012/06/03 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

artizarraren-iragaitea-ikusteko-mendeko-azken-auke
2004koak bezala, argazki ederrak utziko ditu Artizarraren ekaineko iragaiteak. Arg. © John Chumack

Ekainaren 5etik 6rako gauean Artizarra Eguzkiaren aurretik igaroko da. Fenomenoa birritan gertatzen da 8 urteko aldearekin, 105 eta 122 urtez behin, txandaka. Aurreko iragatea 2004ko ekainaren 8an gertatu zen, eta ekainaren 6koaren ondoren, 2117ko abendura arte ez da berriz gertatuko.

Artizarraren igarotzea gerta dadin, beharrezkoa da bi baldintza hauek betetzea: planeta ekliptikaren planoan edo planotik hurbil egotea eta beheranzko konjuntzioan egotea. Baina ez da erraza baldintza horiek betetzea, 1.000 urtean 13 edo 14 aldiz baino ez baita gertatzen.

Euskal Herritik zaila izango da zuzenean ikustea, iragatea amaitzear egongo delako egunsentian, baina Interneten bidez jarraitzeko arazorik ez da izango.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia