}

Asma ezazu NASAko teleskopio berri batentzat izena

2001/09/11 Elhuyar Zientzia


NASAk 2002an orbitaratuko duen teleskopio berriari izena emateko lehiaketa antolatu du.

Dagoeneko Hubble, Chandra eta Compton teleskopio handiak martxan daude atmosferatik kanpo. Lehenengoak argi arrunta aztertzen du, bigarrenak X izpiak eta hirugarrenak, berriz, gamma izpiak. Orain NASAk izpi infragorriak aztertzen dituen teleskopio erraldoi horietako bat jarri nahi du Lurraren inguruko orbitan.

Ez da lehenengoa izango; izan ere, duela berrogei urteko baloi aerostatikoetatik hasita, izpi infragorrien 'ikusgailu' asko espazioratu dira. Hala ere, NASAk ez du oraindik izen egokirik aurkitu. Oraingozteleskopioari SIRFT deritzo, Shuttle Infrared Telescope Facility izenetik ateratako akronimoa. Baina akronimoak alde batera utzi, eta izen erabilgarriagoren bat asmatu nahi dute.

Horretarako, denontzat kaleratutako lehiaketa antolatu du; oinarriak honako web gune honetan irakur ditzakezu:

http://sirtf.caltech.edu/namingcontest

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia