}

Asmaren, errinitis alergikoaren eta ekzemen oinarri genetikoa zehaztu dute

2017/10/31 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

asmaren-errinitis-alergikoaren-eta-ekzemen-oinarri
Arg. cenczi/Pixabay

Asmak, errinitis alergikoak (hautsari edo polenari alergia, adibidez) eta ekzemek neurri batean oinarri genetiko bera zutela jakina zen. Hain zuzen ere, horregatik, ohikoa izaten da gaitz horietako bat baino gehiago batera agertzea. Orain, gaitz horien atzean dauden arrisku-faktore genetikoan zein diren aztertu dute, eta guztira 136 faktore identifikatu dituzte, erdiak baino gehiago ezezagunak. Aldaera genetiko horiek 132 generi eragiten diete. Immunitate sistemarekin zerikusia duten geneak dira.

Identifikatu dituzten 136 aldaeretatik  6 bakarrik dira gaitz batekiko espezifikoak. Hala, Nature Genetics aldizkarian argitaratu duten lan honetan, berretsi dute gaitz horiek oinarri genetiko bera dutela neurri handi batean, eta, beraz, antzeko prozesuak daudela haien atzean.

Ikerketaren emaitzetan oinarrituta, eraginkorrak izan litezkeen botika batzuk ere proposatu dituzte ikertzaileek. Bestalde, ikusi dute ingurumen-faktoreek ere handitu dezaketela gaitzak garatzeko arriskua, aldaketa epigenetikoak eraginez. Adibidez, erretzaileek arrisku handiagoa dute PITPNM2 genea itzaltzeko, eta, ondorioz, gaixotasun horietakoren bat garatzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia