}

Aspirina polimerikoak

2000/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Rutger Unibertsitatean azido azetilsalizilikozko kate polimerikoz osatutako pilula berria sortu dute, DuPont eta Johnson & Johnson enpresen ekimenaren barruan. Pilula berriak aspirina arrunten erabilera bera izango du, baina askoz eraginkorragoa izango da. Aspirina arrunta sabelean sartzen denean azido salizilikoan deskonposatu egiten da eta sabelaren paretei kalte egiten die; horrela, ultzerak agertzeko arriskua sortzen dute. Pilula berria, ordea, bere egitura elastikoa dela eta, ez da sabelean deskonposatzen. Heste lodian deskonposatzen da; beraz, sabeleko arazoak saihesten ditu eta bere eraginkortasuna handitu egiten du. Ikerlariek aditzera eman dutenez, pilula polimerikoak aspirina-kantitate txikiago izango dute eta gutxiagotan hartu beharko dira efektu berbera lortzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia