Asteburu honetan hasiko da Teknopolisen denboraldi berria
2019/09/25 Elhuyar
Aurkeztu da Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko saioaren denboraldi berria. Asteburu honetan abiatuko da, ETB1en eta ETB2n; bietan, ordu berean: 13:30ean. Zientzia eta teknologia eguneroko bizitzaren zirrikitu guztietan aurki ditzakegula erakusteko asmoa du Elhuyarrek eta ETBk elkarrekin ekoitzitako saio honek.
Teknopolis saioaren lantaldea. Ezkerrean, bi zuzendariak: Nagore Rementeria Argote eta Iñaki Leturia Yurrita. - Arg.
Iñaki Leturia Yurrita izango da aurten ere aurkezlea, eta, lehengo kazetariekin batera, kide berriak ere arituko dira saioan. Zuzendariak, berriz, Nagore Rementeria Argote eta Leturia bera izango dira.
Leturiak azaldu duenez, lifting bat egin diote saioari; hala, gaztetuta eta itxura berrituarekin dator. Kolore biziz jantzita, erritmoaren eta sakontasunaren arteko oreka bilatzen dute lantzen dituzten gaietan. Horren adibide dira datozen saioetan azalduko direnak: garagardogintzako berritasunak, Arabako dinosauroak, saguzarren bila Alkizan, eta suteen detektibeak.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia