Atoloien edertasuna
2005/06/16 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Maldivak dira. Indiako ozeanoko herri hori 1.192 uharte txikik osatzen dute. Uharte horiek koralezkoak direnez, oso garaiera txikia daukate: metro bat eskasekoa da herrialde osoaren batez besteko garaiera.
Turistentzako paradisu txiki bat omen dira: eguzkia, hondartza ederrak, palmondoak, itsaso gardena... baina espaziotik ikusita are ederragoak dira... NASAren Terra sateliteak ateratako argazki honetan, behinik behin, harribitxi-multzo bat dirudite.
Argazkia: NASA/GSFC/ASTER Science Team.
eu es fr en ca gl