Aurkitu den sauropodo-espezie zaharrena
2003/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hegoafrikako unibertsitate batean, sauropodo erraldoien arbasoaren fosila aurkitu dute. Fosila 1981ean aurkitu zuten arren, gaizki sailkatu zuten. Adam Yates paleontologoa jabetu da okerraz eta Antetonitrus ingenipes izena jarri dio espezie berriari.
Fosila duela 215 milioi urte bizi izan zen dinosauro batena da, eta Jurasikoan ugaldu ziren sauropodo belarjale erraldoien arbasoa den arren, tamaina aldetik bere ondorengoak baino askoz txikiagoa zen; hala ere, Triasiko berantiarreko animaliarik handiena izan zela dirudi. Bi tona inguru pisatzen zuen.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia