}

Aurrekontu-murrizketak Estatu Batuetan

2001/04/11 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Aurreko egunetan jakin dugu Estatu Batuetako Bush-en gobernuak ez duela Kiotoko hitzarmena sinatuko. Bertan aipatzen diren kiotoko neurriak ez ditu oso gogoko nonbait eta ez irabaztekotan ez jolastea erabaki du Bushek. Hori da nonbait pentsatu dutena. Agian, kontuan izan beharko luketena da ingurugiroa zainduz irabazi guztiok irabazten dugula, guk eta estatubatuarrek. Baina noski, ez daude horrek lituzkeen kostuak beren gain hartzeko prest, eurak izan arren CO2 gehien isurtzen dutenak.

Ez da hori hartu duten erabaki bakarra ordea.

Espazioan gastatzen den dirutzaeztabaidagarria izan daiteke eta, agian, diru hori bestelako ikerketetan gastatu beharko litzateke. Dena dela, espazioko hainbat proiektuk murrizketak izango dituzte. Izan ere, NASAk diru gehiago izango du Marte ikertzeko, baina diru hori espazioko beste ikerketetatik kendutakoa izango da: Pluton eta Eguzkia ikertzeko proiektuak bertan behera geratuko dira. Nazioarteko Espazio Estazioan ere diru gutxiago jarriko dute eta horretarako zegoen kontrol-gunea itxi egingo dute, NASAk hartuz bere gain kontrol osoa. Gainera, estatuko beste ikerketa-agentziek ere murrizketak izango dituzte.

Eta lehen Kioto aipatu dugu, baina naturan gertatzen diren aldaketek eta gizakiak eragiten dituen aldaketek klimaren gain duten eraginaren jarraipena egiteko programan ere murrizketak izango dira, 207 milioi dolar gutxiago izango dituzte horretarako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia