Australiarrak kezkatuta
2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Joan den azaroan errusiarrek Mir-a otsailean deuseztuko dutela iragarri zuten. Eta nola? espazioan dabilen edozein satelite edo tresna deusezten den era berean: Lurreko atmosferan sarrarazi eta atmosferak berak desegin dezalaahal den guztia. Desegiten ez dena itsasoan eroriko da. Mir-a ere ez da guztiz deuseztuko eta hondakinak itsasora bideratuko dituzte. Kontua da erorketa-gunea Australiako kostatik 2.000 km ekialdera dagoela; eta australiarrak kezkatuta daude, zatiak Australian bertan eroriko ote diren. Urte-hasieran NASAren gamma-izpien behaketarako Compton satelitea Pazifikoan hondoratu zutenean, haren zatiak 1.500 km-ko erradioan sakabanatu ziren.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia