}

Automobil bat askorentzat

1991/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

zutabeetan gordetzen dira.
remen-eko biztanleek azarotik aurrera zutabe arrosa batzuk ikusiko dituzte. Zutabe hauen ondoan automobilak daude eta berorien giltza eta dokumentazioa

Bremen-eko biztanleek joan den azarotik aurrera hiri-erdian dauden zutabe arrosa batzuk ikusiko dituzte. Zutabe hauen ondoan automobilak daude eta berorien giltza eta dokumentazioa zutabeetan gordetzen dira.

Orain arte Bremen-eko 32 biztanlek bakarrik dute sistema honetaz baliatzeko ahalmena. Proiektu berri honen bultzatzaileetariko batek honakoa zioen: "Proiektuko partaide bakoitzak lehenbailehen automobila saltzeko konpromezua hartu du." 16 automobil saldu ziren eta 32 partaidek 1000na markoko fidantza jarri zuten. Horrez gain bakoitzak hilero 10 marko jarriz, zutabeetan dauden kutxetako giltzak ematen zaizkie eta horrela, aparkaturik dauden lau automobiletako bat erabil dezakete.

Automobilak erabiltzeko zenbait arau ezarri da eta beroriei muzin eginez gero isunak ere ezartzen dira.

Ekintza honen helburua, hirietako automobil-butxaduren arazoa arintzea da; jendea garraio publikoetan gehiago ibiltzen bait da. Saiakuntza berria eta mugatua da. Beraz, oraindik goizegi da sistema honen emaitzak baloratzeko. Hala ere, hiri handiek dituzten trafiko-arazoei aurre egiteko soluzio partzialetako bat izan daiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia