Automobil eguzkizalea
1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Irudietan duzuen furgoneta, berezia da. Ford etxeak egin du eta sapaian 1,2 m2-ko eguzki-panelak dauzka. Panel hauek eguzki-galdatan 130 Watt eta itzalean 80 Watt ekoizteko gai dira.
Eguzki-panel hauek sortutako energia bi bateria handitan eta furgonetaren baterian gordetzen da. Bateria hauek batera 280 Ampere/ordu gorde ditzakete ilunpetan erabili ahal izateko.
Alternadore batek korronte zuzena alterno bihurtzen du eta honela furgonetak etxetako tresna elektriko arruntak horni ditzake. Esaterako, rock-talde bat bide-ertzean geldi daiteke eta hozkailuan txanpaina hozten ari den bitartean kontzertu inprobisatu bat jo dezake.
Furgoneta hau hala ere, saiakuntz aldian da oraindik.