}

Azkarren biratzen duen izarra

2006/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azkarren biratzen duen izarra
2006/02/01 | Elhuyar

Pulsar baten inoizko errotazio-abiadura handiena detektatu dute. Pulsar honek, Terzan 5 izar-multzoko neutroi-izarretako batek, 716 bira egiten ditu segundoko.

Pulsarrak oso izar txikiak dira. Aurkitu berri duten honek 16 kilometroko diametroa besterik ez du, eta, hala ere, biraketa-abiadura horren ondorioz, izarraren ekuatorean dagoen edozein puntu ia argiaren abiaduraren zortzirenean mugitzen da, hau da, 35.000 kilometro segundoko abiaduran. Lurrak, adibidez, 160.000 aldiz mantsoago biratzen du.

Berriak labur
11
1
217
2006
2
026
Astronomia