Azpijoko bidez ekoitzitako ardoa
2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Australian geroz eta mahasti gehiago dago, baina ura geroz eta urriagoa da eta lurrak, berriz, gaziagoak. Mahasti guztientzako adina ur ez dagoenez, sektorearen hazkundea mugatua dago. Hori dela eta, Adelaide Unibertsitateko ikerlariek ur gutxiagorekin mahasti-kopuru bera hazteko metodoa prestatu dute. Kontua mahastiei iruzur egitea da. Landare bakoitzaren sustraien erdiak artifizialki lehortu egiten dira eta beste erdiak, berriz, urez ondo elikatzen dira.
Landareak, orduan, lehortzen ari delako ustean, transpirazioa eteteko seinaleak igortzen ditu. Horrela, elikatutako sustraiei esker landarea osasuntsu iraunaraztea lortzen da eta ur-kontsumoa % 50 murrizten da. Teknologia bera zitriko, udare eta mertxikekin ere erabil daiteke, eta dagoeneko Europa, Argentina eta Estatu Batuetan probatzen ari dira.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia