}

B hepatitisaren kontrako txertoa

1996/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

B hepatitisaren kontra babesteko bananak jatea oso ideia ona izan daiteke. Elikagaiak janda txertatzea lortu nahi dute New Yorkeko Cornell Unibertsitatean. Horretarako landarearen zeluletara antigenoak sortarazten dituzten geneak sartzen dituzte.

Pertsonak landare hori jaten duenean, inmunizazio-sistemak antigorputzak sortzen ditu eta ondorioz pertsona txertaturik geratzen da.

Ikertzaileek bananak erabiltzen dituzte txerto berri hauen euskarri gisa. Patatak erabiltzen ere hasi dira, baina oztopo handi bat dute: gordinik jan behar izatea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia