}

Balea agureen kondaira

2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Uharte Aleutiarretako inuiten folklore eta bizimoduan garrantzi handia du baleak, zehazki balea groenlandiarrak. Inuitak baleak ezagutzeko gai dira eta bakoitzaren inguruko istorioak kontatzen dituzte. Baina belaunaldi desberdinetako ipuin kontalariek behin baino gehiagotan deskribatu dute balea bera, eta horrek balea groenlandiarraren bizialdiari buruzko espekulazioak piztu ditu. 60 urtetik gora bizitzeko gai ote dira? Baita gehiago ere batzuen ustez.

1981ean harrapatutako baleen azalean aurkitutako harrizko eta bolizko arpoi-puntek ikertzeko grina piztu dute Kaliforniako ikerlarien artean. Izan ere, metalezko tresnak erabiltzeko gai izan ziren bezain laster, 1870 inguruan, harri eta bolizkoak alde batera utzi zituzten inuitek. Ehiztaririk zaharrenek ere ez dute halako puntarik erabili izana gogoratzen.

Bestalde, hildako zenbait baleen laginekin egindako analisi kimikoek erakutsi dute gehienak 20-60 urterekin hil zirela. Bost, berriz, askoz zaharragoak ziren: batek 90 bat urte zuen, lauk 135 eta 180 bitartean eta bosgarrenak 200 urtetik gora. Okerreko analisiak ala bizitza luzeko ugaztunak?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia