Basamortuko arratoiek iluntasuna nahi dute
1992/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Zientzilariek beti pentsatu izan dute animaliek ilargi-argitik ihes egiten dutela harrapatuak izateko arriskua handiagoa delako; baina hau ez da inoiz frogatzerik izan.
Kalifornia-ko Palm-eko basamortuan biologo-talde batek kanguro-arratoiaren portaera (Dipodomys sp) aztertu du. Portaera, ilargiak dituen fase desberdinen araberakoa omen da. Adibidez, ilargi betea dagoenean gau-karraskari hau bere habian geratzen da.
Kanada-ko Ontario-ko McMaster Unibertsitateko Martin Daly-k eta bere ikerketa-taldeak hamar urte daramatzate Kalifornia-ko basamortuko arratoi-kanguroak irrati-uhinen bidez aztertzen. Honela, ilargi berria dagoenean, animalia bere habitik beldurrik gabe ateratzen da, baina ez du gauza bera egiten ilargi betea dagoenean.
Ilargi betean, kanguro-arratoiak beste animalia handiagoen edo sugeen esku geratzeko arrisku handiagoa omen du. Are gehiago, ilargi betea dagoenean, goizaldean edo arratsaldean egun-argia dagoenean baino arrisku handiagoa du harrapatua izateko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia