}

Begi barneko lentetxoak

1987/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

zken urte hauetan begiko kirurgiak aurrerapen handia izan du. Begi barneko lentetxoen (BBL) eremua izan da aurreratu deneko arlo bat. BBLak, prozedura kirurgiko labur baten bidez begilausoa daukaten pertsonei jartzen zaizkie. Gaisotasun hau pertsona helduek izaten dute eta itsu bihurtzen ditu. BBLak jartzen direnean, ikusmena ia erabat berreskuratzen da.

BBLen eremuan gertatu berri den aurrerakuntza, silikoneztatutako kautxuz egindako lentetxo bigunak dira. Lentetxo hauek, begian ahalik eta trauma txikiena sortzeko diseinatu dira eta urte gutxiren buruan orain arteko lentetxo zurrunak ordezkatuko dituztela espero da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia