}

Begiak erdibidean dituzten arrain fosilak

2008/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Begiak erdibidean dituzten arrain fosilak
2008/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: M. Friedman)

Begiak migratzen hasiak baina artean beste aldera iritsi gabeak zituzten arrain batzuen fosilak aurkitu dituzte Vienako Historia Naturalaren Museoan, aztertu gabe zuten fosil-bilduma batean. Heteronectes chaneti izena jarri diote arrain asimetriko aurkitu berriari. Arrain pleuronektiformeak sortzeko bidean tarteko urrats bateko espezie bat izan zela esan dute zientzialariek.

Izan ere, arrain pleuronektiformeen begiek --mihi-arrainenek, esate baterako-- ezaugarri berezi bat dute: jaiotzean buruaren alde banatan daude, baina, handitu ahala, bat lekuz aldatzen da, eta bestearen alde berean bukatzen du.

Denbora asko daramate zientzialariek eztabaidatzen nola iritsi ote ziren arrain pleuronektiformeak, eta, bereziki, haien begiak, gaur egun duten itxura izatera. Batzuek diote pixkanaka, hainbat belaunalditan, garatu zirela; beste batzuek, aldiz, bat-bateko eboluzio-jauzien bidez hartu zutela gaur egungo forma. Aurkikuntzak lehenengo ideia indartzen duela esan dute ikertzaileek; alegia, arrainok pixkanaka garatu zirela eboluzioan.

1
245
2008
9
010
Paleontologia; Eboluzioa; Zoologia
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia