Behe Kretazeoko bidelaria
2007/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Marrazki bizidunen bidez egin zen ezagun bidelaria, koioteak ezin harrapatu ibiltzen zen hegazti hura. Bada, haren moduko hegazti baten oinatz fosilak aurkitu dituzte Txinako harrobi batean. Duela 110 milioi urteko fosil horietatik ondorioztatu dutenez, kilo erdikoa zen animalia, metro erdia neurtzen zuen, eta fosildutako oinatz horiek egin zituenean orduko 8 kilometrora ari zen korrika. Oinatzen gauzarik bitxien behatzen antolamendua da: bi alde batera, eta beste biak beste aldera daude, bidelarienak bezalaxe. Ezaugarri hori duten hegaztiei zigodaktilo deritze, eta Txinako hau da aurkitu den zaharrena. Bidelariaren antzeko ezaugarriak izan arren, ez dute uste Txinan bizi zen hegazti hura haren arbasoa denik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia