Behia ala hegaztia?
1995/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Venezuelako baso tropikalean bizi den Hotzin izeneko hegaztia azken urteotako aurkikuntzarik xelebreena izan daiteke. Punky itxura nabarmena duela eta 25 milioi urte sortu zela diote Cornell Unibertsitateko ikerlariek. Orain arte esandakoa arruntzat jo badaiteke ere, ezusterik handiena hotzin-aren liseri-aparatua aztertzean atzeman zuten: ikerlariek diotenez, hausnarkarien familia berekoa izan daiteke doi-doi 30 cm-ko luzera duen hegazti txiki hau.
Hotzina bizi den lekuan, Venezuelako baso hezeetan, landare pozoitsuak nonahi aurki daitezke. Gainerako animalientzat hilkorrak diren landareak elikagai ezinhobea da hotzinarentzat. Bere liseri-aparatuak fermentazio-upelarena egiten du, landare hilgarrien substantziak txikitu eta absorbituz.
Cornell Unibertsitateko biologoek 1989an ekin zioten hotzina ikertzeari eta ondoriorik aipagarriena hausnarkariekin lotu izana da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia