Beira-itxurako altzairua
2004/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Beiraren antzeko egitura duten metalak oso baliagarriak dira industriarako.
Beiraren antzeko egitura duten metalak oso baliagarriak dira industriarako. Horiei esker, gogortasuna galdu gabe gauza arinagoak egin daitezke, material gutxiago erabil behar delako. Alabaina, oso garestiak dira, batez ere zirkonioz eta paladioz eginak daudelako. Orain asmatutakoa, ordea, burdinan oinarrituta dago, eta horregatik da ia 10 aldiz merkeagoa. Hala ere, oraindik oso garestia da altzairu arruntarekin alderatuta.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia