}

Belea, azeria eta katagorria hezten

1995/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Garai batean espezie basati ziren zaldia, katua, otsoa (zakur bihurtua), basurdea (zerri bihurtua), etab. orain dela hamar bat mila urte hezi ziren, eta badirudi harez gero ez dela beste ezer lortu. Egia ordea, besterik da. Belea, katagorria eta azeria hezten ari dira.

Garai batean espezie basati ziren zaldia, katua, otsoa (zakur bihurtua), basurdea (zerri bihurtua), etab. orain dela hamar bat mila urte hezi ziren, eta badirudi harez gero ez dela beste ezer lortu. Egia ordea, besterik da.

Lurrean gero eta hiri zein etxe gehiago dagoelako, beste espezie batzuen lurraldeetatik gero eta gertuago gaude. Zakarrontzietara elikadura-hondakinak botatzen ditugu, eta horietara zenbait animali espezie hurbiltzen da jatera. Estatu Batuetako ekologistek diotenez, gero eta gehiago ikusten dira beleak, eskinosoak, Kanadako antzarak, katagorriak, basa untxiak, mofetak, mapatxeak, azeriak eta adarzabalak hiri inguruetan.

Fenomeno hori ordea, ez da han bakarrik gertatzen. Britainia Haundian eta Frantzian ere behin baino gehiagotan aipatu izan da azeriak etxeetara hondakin-bila inguratzen direla. Mapatxeak, adibidez, oso trebeak dira zaborrontzia jiratu eta barruko janari-hondakinak aprobetxatzen. Hori berez ez da arazo larria, baina horretara ohitzen badira beren elikatze-askatasuna galdu egingo dute. Antxetak, adibidez, kostaldeko hirietan bizitzera ohitu dira, bertan janaria erraz topatzen dutelako.

Garai batean espezie basati ziren zaldia, katua, otsoa (zakur bihurtua), basurdea (zerri bihurtua), etab. orain dela hamar bat mila urte hezi ziren, eta badirudi harez gero ez dela beste ezer lortu. Egia ordea, besterik da. Belea, katagorria eta azeria hezten ari dira.

Aipatu ditugun animali espezieetako batzuk orojale dira. Belea esaterako, seiehun janari desberdinez elika daiteke. Mapatxeek, tipula izan ezik edozer jaten dute, eta antxetak turistei eskutik patata frigituak hartzen ikusi izan ditugu. Beleek eta mapatxeek gainera, hiri inguruetako baratzetatik probetxua ateratzen badakite.

Espezie desberdin hauek hiriguneetara hurbiltzeak hiru arazo sortzen ditu. Lehenengoa, espezie desberdinen arteko populazio-orekak aldatzea da. Untxi eta katagorri gehiegi badago, adibidez, sentikorrago diren espezieak baztertu nahiko dituzte eta aldi berean harrapakari handiagoak erakarriko dituzte. Untxi gehiegi badago, Europan otsoak inguratuko dira eta Iparramerikan koioteak.

Garai batean espezie basati ziren zaldia, katua, otsoa (zakur bihurtua), basurdea (zerri bihurtua), etab. orain dela hamar bat mila urte hezi ziren, eta badirudi harez gero ez dela beste ezer lortu. Egia ordea, besterik da. Belea, katagorria eta azeria hezten ari dira.

Horrelako hondamena izan zen Indian Assam estatuan banbu-landarea loratu zenean (hamaika urtean behin izaten da). Loreek arratoiak erakarri zituzten, eta hauek ugaldu zirenean tigreak etorri ziren. Tigreek arratoi denak jan zituztenean, gizakiei erasotzen hasi ziren. Arroz-uztak kaskarrak izan zirelako gobernuak elikagaiak bidali behar izan zituen.

Zenbait animalia etxetiar bihurtu ahala, beste arazo bat ere sortzen da. Izan ere, hegazti espezieak galtzen hasten dira. Belea esaterako, populazio-dentsitate handia duenean beste hegazti-espezie batzuk jaten hasten da. Etxeko katuak adibidez, txoriak harrapatzen ditu, baina zer gertatuko da koioteak, azeriak eta beste batzuk horretan hasten direnean?

Hirugarren arazoa, gizakiei gaixotasunak kutsatzea da. Animaliek, basatiak izan ala ez, pertsonentzako gaitzak garraia ditzakete eta germenak mutatzeko leku ere badira. Animalia hauek hiri ingurutik urruti edukitzea komeni da, beraz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia