}

Bergara, Zientziaren Leku Historikoa

2018/10/10 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

bergara-zientziaren-leku-historikoa
Bergarako Seminarioaren (argazkian) eta Laboratorium-aren garrantzi zientifiko eta historikoa aitortu du izendapenak.

Bergara Zientziaren Leku Historiko izendatu du Europako Fisika Elkarteak. Izan ere, Bergarako Seminarioan aurkitu zuten Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek wolframioa, gerora zientzia modernoaren eta teknologiaren aurrerapenean estrategikoa bihurtu den materiala. Besteak beste, bonbilletan eta elektronikan erabiltzen da.

Europako Fisika Elkarteak fisikaren garapenerako giltzarri izan diren tokiak izendatu ohi ditu Zientziaren Leku Historiko. Esaterako, Curie Institutuak (Frantzia) eta CERN-ren Sinkroziklotroiak (Suitza) jaso dute saria aurretik. Bergararen kasuan, Donostia International Physics Center-ek egin zuen eskaera duela bi urte, eta hortik etorri da wolframaren aurkikuntzan Laboratorium-ak eta Bergarako Seminarioak izandako garrantzi zientifiko eta historikoaren aitortza.