Berotegi-efektuak presioan eragiten du
2003/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Berotegi efektuak, tenperaturan ez ezik, atmosferaren presioan ere eragiten du. Kanadako Victoria Unibertsitatean egin dute ikerketa eta lehenak izan dira giza jarduerak barometroetan duen eragina neurtzen. Lau klima-eredu erabili dituzte azkeneko 50 urteetako presio-aldaketetan giza eraginik ba ote zegoen egiaztatzeko.
Horretarako, berotegi-efektua eragiten duten faktoreekin jokatu dute eta ikusi dute ereduak errealitatearekin bat egiten zuela gizakiak isuritako gasak kontuan hartzen zirenean. Presioa eta klima erabat lotuta daude, airearen presioak kontrolatzen baitu atmosferako zirkulazioa, eta zirkulazio horren araberakoak dira euria, tenperatura, ekaitzak eta haizea.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia