Berri ona ozono-geruzaz
2007/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Duela 20 urte hartutako erabaki batek eragin onuragarria izan du atmosferan. Hain zuzen ere, berri on bat eman dute ozono-geruza suntsitzen duten gai kimikoei jarraipena egiten dieten ikertzaileek: gai horien atmosferako kontzentrazioa 1990eko hamarkadan iritsi zen maximora, eta geroztik jaisten joan da. Datu horrek indartu egiten ditu beste ikertzaile batzuek bildu dituzten emaitzak, haiek ere ozono-geruza bere onera etortzen ari dela adierazi baitute. Denak ere bat datoz Montrealgo Protokoloaren eraginez izan dela; 1987an ozonoa suntsitzen duten CFC gasak erabiltzeari utzi zioten 191 herrialdek, eta eragina, nonbait, nabaria izan da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia