Bertigoak medikuntzan
1994/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Posizio-bertigo paroxistikoak dituen pertsonari, bera ala inguruko objektuak biraka edo oszilatuz ari direla iruditzen zaio. Gaitz bestibular hau normalean ez da gaixotasun larria izaten, baina batzuetan pertsona lanerako gai ez dela uzten du.
Azkenaldian egin diren ikerketa batzuen arabera, gaixotasuna % 90etan sendatu egin daiteke. Horretarako, nahita, bertigo-krisia eragiten duten posturak hartzen dira. Hasieran krisiak maiz izaten ditu gaixoak, baina gero atakeak poliki-poliki baretu eta azkenean desagertu egiten dira.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia