}

Beste erretrobirus bat tximinoetatik gizakira

2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

SFV erretrobirusak gizakietara salto egitea lortu du.

Oraingoz ez du gaixotasunik sortzen eta ez da gizaki batetik bestera pasatzen, baina gertutik jarraitu beharko zaio. Izan ere, erretrobirus horren antzeko bik gaixotasun larriak sortu dituzte; horietako bat tximinoen immunoeskasia-birusa da, GIBaren aurrekaria izan zena, alegia.

Jakina zen zenbait kasu berezitan gizakira pasa zitekeela SFVa, hala nola, animaliekin ikertzen den zentroetan edo zooetan. Baina, orain arte, ez zen uste ingurune naturalean halakorik gerta zitekeenik. Kamerungo herri ehiztarietan salto horren aztarnak aurkitu dituzte, ordea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia