}

Beste zulo beltz bat

2004/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Astronomoek bigarren zulo beltza topatu dute Esne Bidearen erdian. Lehenengoa duela hiru urte atzeman zuten. Zulo beltz horrek Sagittarus A* izena du eta Eguzkia baino 2.600.000 aldiz masa handiagoa du.

Oraingoa, berriz, askoz txikiagoa da, Eguzkia baino 1.300 aldiz handiagoa bakarrik, eta bestearen inguruan orbitatzen du 280 km/s-ko abiaduran. Astronomoek zulo beltza egon zitekeela susmatu zuten igortzen dituen X izpi indartsuak antzeman zituztenean, eta baita inguruan orbitatzen duten zazpi izarrak ikusi zituztenean ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia