}

Bi indarren arteko orekak marrazten du paisaia

2009/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bi indarren arteko orekak marrazten du paisaia
2009/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Badira arrazoiak paisaia den bezalakoa izateko. Hori argi dago, baina zein dira arrazoi horiek? Galdera horri erantzun diote MIT institutuko geologo batzuek ikerketa batean. Ikerketaren abiapuntua ideia sinple eta harrigarri bat da: ibaien eta bailaren banaketa oso antzekoa da planetaren leku guztietan. Patroi bati jarraitzen dio, eta horrek esan nahi du arrazoi sendo bat dagoela paisaiak sortzen diren bezala sortzeko. Ikertzaileek aurkitu dute bi indarren arteko orekak ematen diola forma inguru baten erliebeari.

Lehenengo indarra urak eragindako higadura da; ibaien arroak definitzen eta bailarak zizelkatzen dituen indarra da. Bigarrena, lurra maldan behera irristatzeko joera da; zizelkatutako bailarak betetzeko joera duen indarra. Horregatik, indar kontrajarriak dira kasu askotan.

Bi erreka elkarrengandik gertu sortzen badira, abiadura handienekoak aginduko du, besteak ez baitu jasoko lur irristalariari aurre egiteko adina ur. Oso urruti sortzen badira, aldiz, bien artean erreka gehiago azalduko dira. Efektu orokorra da. Eta horregatik da erreken eta bailaren arteko distantzia oso antzekoa leku guztietan.

1
256
2009
9
003
Geologia; Hidrologia
Albisteak
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia