}

Bideetako izotz eta elurra

1988/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Negu aldean errepidetan izotzik sor ez dadin gatza barreiatzen dela gauza jakina da. Sistema merkea eta eraginkorra da. Hala ere, baditu bere arazoak.

Udaren hasieran gaudelarik ez dirudi elurrez eta izotzez hitz egitea oso egokia denik, baina tenoreak horrela agintzen du.

Negu aldean errepidetan izotzik sor ez dadin gatza barreiatzen dela gauza jakina da. Sistema merkea eta eraginkorra da. Hala ere, baditu bere arazoak. Alde batetik automobil eta errepideen zati metalikoaren korrosioa ekartzen du eta bestetik arazo ekologiko handiak eragin ditzake, ur gezak gazitzen direlako.

Gatza ordezkatzeko zenbait aukera desberdin dago. Kaltzio magnesioa erabil daiteke. Gatza bezain eraginkor (-10°Cko tenperatura bitarteraino erabil daiteke) da eta modu berean barreiatzen da bideetan.

Korrosioari aurre egin nahi zaionean, urea edo glikol konposatu kimikoak erabil daitezke. Hauen arazoa garestiak izatea da. Gainera glikolak bidea labaindu egin dezake.

Joan den neguan Clearway 1 izeneko izotzaren kontrako produktu berria probatu da Britainia Haundian. Jadetsitako emaitzen berri ez dago oraindik. Produktu hau disoluzio alkalinoan dagoen azetatoa da; urea baino bizpahiru aldiz garestiagoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia