}

Big Bangaren hutsuneak

1995/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hubble-ren konstateak Unibertsoaren hedapen abiadurari zuzenean eragiten dio eta Unibertsoaren ereduari zeharka.

Nature aldizkariaren azaroaren 3-ko alean “ezjakintasunaren mugak” izeneko atalean zientziaren hainbat alorretan non gauden eta jakingai zer dugun maisuki azaltzen da. Muga horien artean Big Bang-arenak ere aipatzen dira.

  • Galdutako masa. Hau arazoa da, baldin eta Unibertsoaren dentsitatea dentsitate kritikoaren berdina dela onartzen bada, Ω = ρ/ρ<φοντ φαχε="Αριαλ, Ηελϖετιχα, σανσ-σεριφ">χ = 1 hain justu. Suposizio hori onartzen bada, galduta dagoen masa oso handia da. Ikusten diren galaxiei dagokien masa dentsitate kritikoaren % 1ari dagokiona da. Ikusten ez den masa egon liteke (iraungitako izarrak, distiratzeko txikiegiak diren izarrak, etab.). Alabaina, Ω =1 izatetik urrun gaude oraindik. Non dago bada, gainerantzeko masa? Bi aukera nagusi kontsideratzen dira: oraindik galaxiarik eratu ez duen jatorrizko gasean eta neutrinoen zein antzeko partikuletan. Eztabaida pilpilean dago oraindik.
  • Hubble-ren konstantea. Hubble-ren konstanteak Unibertsoaren hedapen-abiadurari zuzenean eragiten dio eta Unibertsoaren ereduari (behin-betiko hedatuko den ala inoiz uzkurtzen hasiko den) zeharka. Onartutako balioa 0,87 ± 0,07 da gaur egun (altuegia akaso kosmologoak lasai uzteko).
  • Unibertsoaren adina. Arazo honetan W eta Hubble-ren konstantea (h) daude dantzan. Izan ere, h-ren balioa lehentxeago aipatutakoa bada, Ω-ren balioak 1 baino askoz ere txikiagoa izan beharko du, Unibertsoaren adina gaur egun ezagutzen diren kumulu globular batzuena baino txikiagoa izan ez dadin.
  • Isotopo arinak. Isotopo arinen eratze-mekanismoa ez dago oraindik oso garbi.
  • Inflakzioa. Big Bangaren inflakzio-faseak buruhauste handiak eragiten ditu oraindik, egun partikulen fisikaz ezagutzen dugunaren harian.
  • Grabitazio kuantikoa. Unibertsoaren inflakzioaren aurreko fasearen azterketak, grabitate-eremua koantifikatzea eskatzen du, eta bidea egiten hasi baino ez da egin.
  • Kuasareak. 1960ko hamarkadan kuasareak (energia handiko irrati-iturri puntualak) aurkitu zirenean, zalantza nagusi bat planteatu zen: kuasareak zenbait galaxiaren garapeneko faseetako bat dira ala izar gehienen garapeneko faseetako bat dira? Kasu honetan gainera, zer adierazi nahi du horrek?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia