}

Bihotz-taupadak nahasten dituen proteina

2002/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kanadako ikertzaile batzuek bihotzaren funtzionamenduan eragina duen proteina bat aurkitu dute. ACE2 (angiotensin-converting enzyme 2) izena du. Proteina hori ez duten saguek, adibidez, bihotz-taupada irregularrak izan ohi dituzte. Era berean, proteina hori kopuru handian duten arratoiei ere odola presio altura igotzen zaie.

Josef Penninger Torontoko (Kanada) Unibertsitateko irakasleak dio oraindik ere ez dakiela “proteina horiek nola lan egiten duten”. Baina aztertzen ari diren saguek, gizakien antzera, bihotzeko gaixotasunak dituztela nabarmendu du.

Penninger zientzialariak pentsatzen du ACE2 proteina-kopuruak gizakiengan bihotz-arazoak aurreikus ditzakeela: ACE2 proteinaren funtzioa seguruenik odol-presioa jaustea dela dio. Gene hori ez duten saguak oso ahulak dira, beren angiotensin II proteinek maila toxiko handia baitute. Bihotzean eta giltzurrunean bakarrik kokatzen den ACE2 genea ondorio larri askoren iturri da zientzialarien aburuz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia