Bikingoak bilatzen ari dira
2000/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Erresuma Batuko BBC telebista-katearen dokumentala egiteko 2.500 gizonen odola aztertuko da, duela 1.000 urte baino gehiago Europa osoa konkistatu zuten bikingoen aztarna genetikoen bila.
London University College-ko David Goldstein-en arabera, gaur egungo ezagutza genetikoei esker gure historia berrikus dezakegu, eta gure arbasoen artean gertatu ziren elkarrekintzak azter ditzakegu. Gaur egungo pertsonen ADNa aztertuz gero, gizataldeen ezaugarriak aurki daitezke eta, beraz, gure arbasoak zein gizataldetakoak ziren jakin daiteke.
Telebista-kateak Erresuma Batuko hainbat hiritan boluntarioen odol-laginak hartuko ditu ADNa aztertzeko eta horien artean jatorri bikingoa duten pertsonen ehunekoa kalkulatuko du. Era honetan, bikingoen benetako historia jakin ahal izango da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia