Biodibertsitatea geroz eta okerrago
2005/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ez da kontu berria, baina bai larria. Nazio Batuen txosten baten arabera, biodibertsitatea inoiz baino azkarrago ari da galtzen. Dirudienez, espezieak mila aldiz azkarrago ari dira desagertzen gizakiaren eraginez.
Txosten hori Millenium Ecosystem Assessment proiektuaren barne plazaratu da. Proiektu horrek lau urte iraungo du, eta, 1.300 zientzialariren laguntzarekin, munduko baliabide natural guztiei buruzko datuak bildu nahi dira.
eu es fr en ca gl