}

Bioteknologiaren alde ala aurka?

2003/03/17 Elhuyar Zientzia

Europako Batasuneko inkesta-zerbitzuak, Eurobarometroak, europarrek bioteknologiari buruz duten iritzia jaso du. Emaitzen arabera, medikuntzan aplikatzeko bada, europar gehienek ondo ikusten dute bioteknologia erabiltzea. Aldiz, nekazaritzan eta elikagaiak sortzeko bioteknologia erabiltzea errezeloz hartzen dute.

Esate baterako, galdeketan parte hartu dutenen % 44k uste du bioteknologiak bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duela, eta erabilera farmazeutikoaren eta medikoaren alde daude; nekazaritzan erabiltzearen aurka daude, ordea. Jarrera horrek enpresa bioteknologiko asko Europatik alde egitera behartu ditu, eta genetikoki eraldatutako landareen entsegurako soroak % 76 gutxitu dira 1998tik.

Hala eta guztiz ere, alde handiak daude herrialde batzuetatik besteetara: nekazaritzan bioteknologia erabiltzearen alde daude Espainiako, Portugalgo, Irlandako eta Finlandiako biztanleen erdiak baino gehiago. Frantzian, Italian, Grezian, Danimarkan, Austrian eta Luxenburgon, berriz, aurkako jarrera dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia