}

Birusen estalkia oso gogorra da

2004/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Fisikari batzuek ikusi dute birus batzuen kanpoko geruzak jasan dezakeen presioa, gizakiak egindako material plastikoak bezain gogorrak direla.
L. Goodridge

Birus batzuen kanpoko geruzak jasan dezakeen presioa neurtu dute fisikari batzuek, eta ikusi dute gizakiak egindako material plastikoak bezain gogorrak direla.

Birusek ondo babestu behar dute DNA molekula; horretarako, proteinaz egindako kapsula batean dute material genetikoa sartuta. Ideia hori kontuan hartuta, birusen kapsulak nanoteknologian aplika daitezkeela proposatu dute.

Izan ere, nanoegituretan, edukiontzi moduan erabil litezke, alde batetik oso gogorrak direlako, eta, bestetik, automihiztatzeko aukera ematen dutelako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia