Bizi-itxaropena europan
1991/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bizi-itxaropenaren indizea maiz erabiltzen den osasun-adierazlea da. Indize honen bidez herrien osasun-maila nolakoa den adierazi nahi izaten da. Bizi-itxaropena honelaxe definitzen da: aurten jaiotako populazioa erdira murrizteko behar den urte-kopurua.
Europan bizi-itxaropen handiena dutenak emakume frantziarrak dira. Une honetan 80,6 urteko bizi-itxaropena dutela estimatzen da. Europako herrialde desberdinak kontutan hartuz, emakumeena da multzorik aldakorrena bizi-itxaropenari dagokionean.
Erresuma Batuko eta Irlandako emakumeen bizi-itxaropena 77,5 urtekoa da. Beraz, badago aldea Frantziakoarekin alderatzen badugu.
Bestalde, gizonezkoen bizi-itxaropenik hadiena Herberetakoa da; 73 urtekoa, hain zuzen ere. Europako beste herrietan ere oso antzekoa da bizi-itxaropena.
Ikertzaileek diotenez, gizakiaren bizi-itxaropen naturala 85 urtekoa da, baina biologia molekularraren aurrerapena dela eta ezin da bizi-itxaropenaren muga naturala aurrikusi. Izan ere, bizi-itxaropenak mugarik ba al du?