}

Biziaren molekula

1995/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Irudiko Errubisko izeneko molekula landare guztietan dago eta gure planetako entzimarik ugariena eta garrantzitsuena da.

Goiko irudian azaltzen dena biziaren molekula da. Zehatzago esanda, proteinazko kristal batean zehar X izpiak igorriz lortu den molekularen irudia. Errubisko izenaz ezagutzen da. Landare guztietan dago eta gure planetako entzimarik ugariena eta garrantzitsuena da. Errubiskoari esker, izan ere, landareen baitan gertatzen diren prozesu kimikoen ondoren, oxigenoa eta konposatu organikoak sortzen dira. Bestela esanda, errubiskoa fotosintesiaren giltza da. Frantziako ikerlari-talde batek eman berri dituen datuen arabera, Lurrean 40 milioi tona errubisko dago.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia