}

Biziaren zuhaitzari itxura ematen

2008/07/03 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

1995. urtean abiatu zen biziaren zuhaitzaren web gunea proiektua (The Tree of Life Web Project). Proiektu horren helburua da ahal bezainbeste informazio ematea bizidunen dibertsitateari eta filogeniari edo ahaidetasunari buruz. Espezie guztien eta bizidun-talde guztien informazioa, irudiak eta interesgarriak izan daitezkeen datuak bildu nahi dituzte.

Web guneari berari zuhaitz adarkatu baten itxura eman diote, eta adar edo orrialde batetik bestera ibil daiteke edozein bizidunen berri izateko, eta bizidunen arteko ahaidetasuna ezagutzeko. Mundu osoko jendeak egiten ditu ekarpenak; gai bakoitzean adituak direnek informazioa ematen dute, eta, irudiak, adituek nahiz aditu ez direnek ematen dituzte. Honako hau, adibidez, Araneus quadratus armiarmaren argazkia da, Cesare Brizio lurraren zientzietako aditu italiarrak egina.

Irudia: Cesare Brizio

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia