}

Bizidun guztiak zure esku

1998/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Espezieen kontserbaziorako erakunde batek Lurrean ezagutzen diren 1,5 milioi espezieren zerrenda osoa jarri nahi du Internet sarean datorren mendearen hasierarako. Zerrenda honek herrialde bakoitzeko espezieen zerrenda eta hauei buruzko informazioa edukiko luke eta, beraz, herrialde pobreetan naturaren zainketa erraztu egingo luke.

Herrialde askotan ez dago dirurik naturaren biodibertsitatea ikertzeko eta, ondorioz, ezin dira baliabide zientifikoak era egokian banatu hau kontserbatzeko. Mundu Mailako Biologi Informazio Erraztasunak izeneko hau munduko herrialde aberatsek herrialde pobreen alde egin dezaketen proiekturik hoberena da, batez ere kontuan hartzen bada herrialde aberats gehienetan biodibertsitatea askoz urriago dela herrialde pobreetan baino.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia