Bizilaberen 2024-2025 ikasturtean izena emateko epea zabalik dago
2024/05/16 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
2024ko urritik 2025ko maiatzaren amaiera arte zientzia eta teknologiako tailerrak eskainiko dira Bilbon, Elgoibarren eta Laudion.
Bilboko, Elgoibarko eta Laudioko Udalek Elhuyarrekin batera sustatuko BIZILABE aisialdi-eskaintzan izena emateko epea ireki da. Proiektu honen bidez, gazteen artean STEM arloarekiko (Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuko dira.
2024ko urritik 2025eko maiatzera, 10-17 urte bitarteko gazteek alor desberdinetako zientzia- eta teknologia-esperimentuak egingo dituzte, puntako gaietan eta erronka errealekin lan egingo dute, eta ikerketa-proiektuak garatuko dituzte.
Tokiko gizarteari ekarpena egiteko asmoz, tokiko eragileen arteko lankidetza bultzatuko da; horretarako, inguru hurbileko enpresetako profesionalak inplikatuko dira gazteen mentore gisa. Bizilabek modu positiboan eragin nahi du neska-mutilengan, haien gaitasunak garatuz eta ahalduntzea bilatuz.
IZEN-EMATEA ETA INFORMAZIOA
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia