}

Bizkarrean radarra daramala

2005/04/11 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Tximeleten joan-etorriei jarraitzeko radar txiki batzuk erabili dituzte Erresuma Batuko ikertzaile batzuek.

Azaldu dutenez, tresnatxoa tximeletaren bizkarrean itsasteko, ileak kendu behar izan dizkiete lehenengo, eta, gero, itsasgarria erabili.

Ikerketaren helburua tximeletei jarraitzea izan da; izan ere, itxuraz noraezean egiten dituzten jirabirak bilaketan dabiltzanean egiten omen dituzte —janari bila edo aterpe bila dabiltzanean, alegia—; beste batzuetan, aldiz, bide zuzenago bati heltzen omen diote lurretik gertu, harrapari bati ihes egiteko, edo ingurunez aldatzeko, dirudienez.

Argazkia: BBSRC (Erresuma Batuko Biotechnology and Biological Sciences Research Council).