}

Blue Gene, Deep Blue-ren oinordekoa

2003/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Biologia-alorreko ikerketei eta, batez ere, genomaren inguruko ikerketei begira, IBMk Blue Gene ordenagailua merkaturatuko du. Ordenagailu hori gai izango da segundoko 360.000 milioi operazio egiteko, egun dauden 500 superkonputagailu onenek batera baino gehiago. Blue Gene-k bikoteka antolatu eta paraleloki lan egiten duten 65.536 prozesadore izango ditu eta orduko 20 kW kontsumituko ditu. Kostu/emaitza harremanari begira, Deep Blue aitzindaria baino 20 bider hobea da. Deep Blue-k, sortu zenean, 256 prozesadore zituen eta 100-200 mila milioi operazio egin zitzakeen. Erreferentzia hartzeko, ohiko ordenagailuek prozesadore bat, bi, lau, onenek zortzi, izaten dituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia