Blues soinuak ozeanoetan
1998/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bale urdinek erritmo lasaiak dituzte gogoko. Bere kantak 128 segundoero errepikatzen diren notez osaturik daude eta kokalekua jakiteko erabil ditzakete. Cornell Unibertsitateko Christopher Clarkek Gerra Hotzaren garaian itsaspeko errusiarrak aurkitzeko eraiki ziren hidrofono batzuei esker, ozeano osoan zabaltzen diren bale urdinen kantak ikertu ahal izan ditu.
Baleak luze aritzen dira kantari, baina giza entzumenak entzuteko frekuentzia handiegia duten notak izaten dira normalean. Clarken ustez, baleek beren kantei esker ezagutzen dute kokalekua, soinuek kostaldean islatzean sortzen duten oihartzuna jasotzen baitute. Kantak entzunez bale urdinen populazioa nolakoa den jakitea da hurrengo erronka.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia